XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡ura otz ikara! sasi zulo aundi batetik ikaragarrizko basurde bat bere umeakin ateratzen ikusi zutenean.

Etzijoazen basurde ta otso eizera; bestela balak eta guzia eramango zituztean eta.

Basurdeak alde egin zutenean ona elkarreri esan ziotena.

Basurde billa gabiltzanean eperrak gozoak eta azaltzen zaizkigu; ta eper, istingor eta ollagor billa ari geranean berriz orra nola atera zaigun basurde ori.

¡Au mundua!.

- ¿Non ote zegoen arrezkero basurdea aitona? -¡Ene! Txina aldian nunbait motel.

Eizlari aiek basurde kontuetan ari ta ari ziala aietako bat belarra erretzen jarri zan; eta lagunak aurreraxeago zijoalarik oju egin zion Kontxo, begira, begira.

Ollagorra dirudi egaka dijoan egazti arek; andik atera da; ta ¡gñe! guk berriz ikusi izan ez?.

- Bai ollagorra da; ta zerbait badarama berakin.

-¡Pum! Bota zioten tiro bat; baño etzioten jo; ala ere ikusi zuten goitik bera bi egazti erori zirala.

- Guazen ikustera zer ote dan erori dana, esan zuten.

Juan da ikusi zuten erori ziranak bi ollagor ume zirala.

Beraz katuak eta zakurrak lepotik eldu ta umeak daramazkiten bezela, ume aiek berakin zeramazkien amak.

¡Ama gaixoa! esan zuten orain guregatik umetxorik gabe dago; ta umetxo auek amarik gabe!.

Baño, mutillak, egaztiaz ari ta ari geranezkero oso arritu ta nago.

-¿Zergatik? - Egaztien erregeaz ez bai didazute ezer galdetzen.

-¿Zein da? ¿Ameriketa aldean auntzak eta arrapatu ta aidean ostoak balira bezela eraman egiten dituen kondorra edo? -¿Zer diok ik Jose Ramon? ¿Zein ote dek egaztien erregina?.